Bidaideak-en ekimen honek hainbat errehabilitazio-zerbitzu eskaintzen dizkie udalerrian bizi diren eta desgaitasun fisikoak dituzten pertsonei.

Helburuak

  • Erabiltzailearen errehabilitazio-prozesu orokorretan laguntzea
  • Norbere autonomia sustatzea eta garatzea
  • Euskarri teknikoek (gurpil-aulkiak, bastoiak, ortesiak…) gorputzean eragiten dituzten albo-ondorioak prebenitzea edo gutxiagotzea
  • Ondokoak hobetzea: indarra, zalutasuna, giharren garapena, trebetasun fina…
  • Disfuntzioak eta desgaitasunak zuzentzea, prebenitzea edota hobetzea.

Ezaugarriak, zerbitzuak eta ekipamendua

Zentroak 120 m2 inguru ditu, eta bi eremu funtzional handitan banatzen da: fisioterapia-box bat eta areto-gimnasio bat. Horrez gain, Zentroak zerbitzu egokitu bat dauka, bai eta dutxa egokitua eta aldagela ere.

Unitateak honako ekipamendu hau dauka:

  • Barra paraleloak
  • Mugikortasun eskailera eta arrapala
  • Koadrizeps-bankua
  • Eskuetarako mahaia
  • Bizikleta ergonomiko estatikoa
  • Lanpara infragorria
  • Mikrouhinen terapia-unitatea
  • Ultrasoinuen unitate trinko konbinatua
  • Elektroterapia-unitatea.

Zerbitzua doan ematen zaie desgaitasuna izanda Santurtzin bizi diren pertsona guztiei.

Helbidea

Zentroa Ferran Doktorearen kaleko 10.ean dago, Santurtzin. Tel.: 94 483 98 34.