Bizkaian, bertako Foru Aldundiak lagundutako bainu-zerbitzua eskaintzen du, aisialdiko baliabide gisa lurraldeko hondartzak denontzat izan daitezen, baita
mugitzeko desgaitasunak dituztenentzat ere.
Zerbitzua hainbat laguntza teknikok eta elkarteko begirale talde batek osatzen dute, eta hondartza hauetan ematen da:

  • Arenan (Zierbena)
  • Plentzian
  • Laidatxun (Mundaka)
  • Isuntzan (Lekeitio)
  • Arrigorrin (Ondarroa)
  • 2022an zerbitzua uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean emango da, 11:00etatik 19:00etara.
    Programa garraio egokituko Elkartearen zerbitzu bereziarekin osatuko da adierazitako hilabeteetako egun guztietan, eta mugimendu-urritasun handiko
    pertsonei hondartza horietara iristen lagunduko die.

    Hauek dira zerbitzuaren baliabideak:
  • 30 gurpil-aulki anfibio, horietako 9 mendekotasun arineko indizeak
    dituzten pertsonentzat, 15 mendekotasun ertaina dutenentzat eta 7
    mendekotasun handia dutenentzat.
  • 70 makulu-pare eta 6 taka-taka, hondarretan ibiltzeko bereziki
    diseinatuak.
  • 6 garabi, mugikortasun-arazo larriak dituzten erabiltzaileak errazago
    mugitu ahal izateko.
    Era berean, zerbitzuak hondartza bakoitzean arreta emateko guneak
    antolatzeko behar den azpiegitura osoa ere badu: egurrezko plataformak,
    karpak, aulkiak, mahaiak, bainugela egokituak eta aldagelak.
    Giza baliabideei dagokienez, programako begiraleek eginkizun hauek betetzen
    dituzte:

Erabiltzaileei eta herritarrei, oro har, programaren edukien eta helburuen
berri ematea.

Egunero muntatzea eta jasotzea zerbitzuan erabiliko diren materialak:
aulkiak, makuluak…

  • Erabiltzaileei harrera egitea.
  • Erabiltzaileei aldageletan laguntza ematea.
  • Erabilgarri dauden laguntza teknikoak aurkeztea eta monitorizatzea.
  • Bainuan laguntzea.
  • Mugitzen laguntzea.
  • Laguntza teknikoak eta hondartzako gainerako materiala behar bezala
    erabiltzen eta mantentzen direla ziurtatzea.

Zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatzen du, eta Gurutze Gorriak eta Bidaideak elkarteak kudeatzen dute.