Bidaideak-en ekimen honek hainbat errehabilitazio-zerbitzu eskaintzen dizkie udalerrian bizi diren eta desgaitasun fisikoak dituzten pertsonei.
Helburuak
- Erabiltzailearen errehabilitazio-prozesu orokorretan laguntzea
- Norbere autonomia sustatzea eta garatzea
- Euskarri teknikoek (gurpil-aulkiak, bastoiak, ortesiak…) gorputzean eragiten dituzten albo-ondorioak prebenitzea edo gutxiagotzea
- Ondokoak hobetzea: indarra, zalutasuna, giharren garapena, trebetasun fina…
- Disfuntzioak eta desgaitasunak zuzentzea, prebenitzea edota hobetzea.
Ezaugarriak, zerbitzuak eta ekipamendua
Zentroak 120 m2 inguru ditu, eta bi eremu funtzional handitan banatzen da: fisioterapia-box bat eta areto-gimnasio bat. Horrez gain, Zentroak zerbitzu egokitu bat dauka, bai eta dutxa egokitua eta aldagela ere.
Unitateak honako ekipamendu hau dauka:
- Barra paraleloak
- Mugikortasun eskailera eta arrapala
- Koadrizeps-bankua
- Eskuetarako mahaia
- Bizikleta ergonomiko estatikoa
- Lanpara infragorria
- Mikrouhinen terapia-unitatea
- Ultrasoinuen unitate trinko konbinatua
- Elektroterapia-unitatea.
Zerbitzua doan ematen zaie desgaitasuna izanda Santurtzin bizi diren pertsona guztiei.
Helbidea
Zentroa Ferran Doktorearen kaleko 10.ean dago, Santurtzin. Tel.: 94 483 98 34.
