Bizkaian, bertako Foru Aldundiak lagundutako bainu-zerbitzua eskaintzen du, aisialdiko baliabide gisa lurraldeko hondartzak denontzat izan daitezen, baita
mugitzeko desgaitasunak dituztenentzat ere.
Zerbitzua hainbat laguntza teknikok eta elkarteko begirale talde batek osatzen dute, eta hondartza hauetan ematen da:

  • Arenan (Zierbena)
  • Plentzian
  • Laidatxun (Mundaka)
  • Isuntzan (Lekeitio)
  • Arrigorrin (Ondarroa)
  • Bakio
  • Gorliz

2023an zerbitzua ekainaren irailaren 30era bitartean emango da, 11:00etatik 19:00etara.
Programa garraio egokituko Elkartearen zerbitzu bereziarekin osatuko da adierazitako hilabeteetako egun guztietan, eta mugimendu-urritasun handiko

pertsonei hondartza horietara iristen lagunduko die.


Hauek dira zerbitzuaren baliabideak:

  • Gurpil-aulki anfibio, horietako batzuk mendekotasun arineko indizeak
    dituzten pertsonentzat, beste batzuk mendekotasun ertaina dutenentzat eta beste batzuk
    mendekotasun handia dutenentzat.
  • Makulu-pare eta taka-taka, hondarretan ibiltzeko bereziki
    diseinatuak.
  • Garabi, mugikortasun-arazo larriak dituzten erabiltzaileak errazago
    mugitu ahal izateko.

Era berean, zerbitzuak hondartza bakoitzean arreta emateko guneak

antolatzeko behar den azpiegitura osoa ere badu: egurrezko plataformak,


karpak, aulkiak, mahaiak, bainugela egokituak eta aldagelak.


Giza baliabideei dagokienez, programako begiraleek eginkizun hauek betetzen


dituzte:

Erabiltzaileei eta herritarrei, oro har, programaren edukien eta helburuen
berri ematea.

Egunero muntatzea eta jasotzea zerbitzuan erabiliko diren materialak:
aulkiak, makuluak…

  • Erabiltzaileei harrera egitea.
  • Erabiltzaileei aldageletan laguntza ematea.
  • Erabilgarri dauden laguntza teknikoak aurkeztea eta monitorizatzea.
  • Bainuan laguntzea.
  • Mugitzen laguntzea.
  • Laguntza teknikoak eta hondartzako gainerako materiala behar bezala
    erabiltzen eta mantentzen direla ziurtatzea.

Zerbitzua Bizkaiko Foru Aldundiak blutzatzen du, eta Gurutze Gorriak eta Bidaideak elkarteak kudeatzen dute.

HONDARTZARA GARRAIO
ZERBITZUA