U.R. KABIEZES

Bidaideak elkartearen ekimena da, udalerrian bizi diren eta minusbaliotasun fisikoak dituzten pertsonei errehabilitazio-zerbitzuak eskaintzen dizkiena.

Helburuak

  • Erabiltzailearen errehabilitazio orokorreko prozesuetan laguntzea.

  • Norberaren autonomia bultzatu eta garatzea.

  • Laguntza teknikoak (gurpil-aulkiak, bastoiak, ortesiak...) organismoan erabiltzearen albo-ondorioak prebenitzea edo minimizatzea.

  • Indarrarekin, malgutasunarekin, muskuluen garapenarekin, trebetasun finarekin eta abarrekin lotutako alderdiak hobetzea

  • Disfuntzioak eta minusbaliotasunak zuzentzea, prebenitzea eta/edo hobetzea.

Ezaugarriak, zerbitzuak eta ekipamendua

Zentroak 120 m2 inguruko azalera du, eta bi gune funtzional handitan banatuta dago: fisioterapiako box bat eta gimnasio-gela bat. Gainera, zentroak zerbitzu egokitua, dutxa ere egokitua eta jantziak ditu.

Unitateko ekipamendua honako hau da:

  • Barra paraleloak.

  • Eskailera eta mugikortasun arrapala.

  • Koadrizeps-bankua.

  • Esku-mahaia.

  • Bizikleta ergonomiko estatikoa.

  • Infragorrien lanpara.

  • Mikrouhin-terapiako unitatea.

  • Ultrasoinuen unitate trinko konbinatua.

  • Elektroterapia unitatea.

Zerbitzua doakoa da Santurtzin bizi diren pertsona desgaitu guztientzat.

Helbidea

Zentroa Santurtziko Ferran doktorearen kaleko 10. zenbakian dago. Tel. 94 462 94 00