Egunetik egunera nabarmenagoa da edozein pertsonaren tresna nagusia bere prestakuntza dela. Horrek, zalantza barik, onura garbia ekartzen die desgaitasun fisikoa duten pertsonei, zeren, lan-baldintza antzekoetan, errentagarritasun handia dakarte, diru-laguntza publikoei esker lan-kostu nabarmen murriztuak eragiten dituztelako. Gauzak horrela, Bidaideak-ek Lan-arloko Integrazio eta Aholkularitza Zentroa sortu zuen, 1993an.

Zentroaren helburua da lana aktiboki bilatzen ari diren desgaitasundun pertsonei eta haiek kontratatu nahi dituzten enpresei aholkularitza, informazioa eta laguntza ematea.

Zentro laguntzaile gisa, CIALek lan-orientazioko ekintzak egin eta autoenpleguan aritzeko laguntza eskaintzen du, Lanbiden izena emandako desgaitasuna duten pertsonen lanbide-aukerak hobetzeko.

1997tik, EINen zentro laguntzailea da, eta 2011tik Lanbiderena, haiekin batera lan-orientazioko ekintzak garatzeko.

EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUA