Travel for all

“Bidaideak-ek eta Azul Marino Viajes-ek TRAVEL FOR ALL agentzia espezializatua eratu dute elkarlanean. Helburua da desgaitasunen bat duten pertsonei Aisialdi Inklusiboko Jarduerak eta Turismo Irisgarriko Programak eskaintzea. Agentziak bidaia egokituak antolatzen ditu, edozein desgaitasun duten pertsonek eta kolektiboek berme eta erosotasun handienekin bidaiatu eta gozatu ahal izateko. Zerbitzu integrala da; izan ere, trabarik gabeko eta denontzako jarduerez eta baliabideez gain, euskarri teknikoak eta arreta espezializatua ere eskaintzen ditu helmuga bakoitzean”.

.

TRAVEL FOR ALL

Euskadi Irisgarria

Euskadi Irisgarria webgunean, desgaitasun-motaren bat duten pertsonentzat egokituriko hotelak, jatetxeak, ostalaritzako lokalak eta aisialdiko bestelako aukerak xehetasunez biltzen dituen datu-base bat dago. Bilatzaile zorrotz bati esker, erraza eta intuitiboa, funtsezko tresna da aisialdiko aukerak antolatzeko orduan. Ekimen hau “Guztiontzako Turismoa” kanpainaren baitan dago, Eusko Jaurlaritzak bisitari-mota oro erakartzeko abiatua, desgaitasun fisikoak, ikusmenekoak, entzumenekoak, intelektualak eta organikoak dituzten pertsonak barne, esaterako, arnasteko zailtasunak dituztenak edo dieta zehatzak behar dituztenak.

euskadi-accesible-mac.

EUSKADI ACCESIBLE