EUSKALTEGI EGOKITUA

2003tik, Bidaideak-ek euskara-ikastaroak eskaintzen dizkie ikasteko egokitzapen pedagogikoa behar duten desgaitasundun pertsonei. BFAko Kultura sailarekin elkarlanean, oinarrizko ikastaroak (goizez) eta aurreratuak (arratsaldez) ematen ditu.

BIDAIDETXEAK

Programa honen helburua da jaiotzetikoak ez diren desgaitasundun pertsonek, zeinak egokitu gabeko bizitokietan bizi diren, familia-erabilerako etxebizitza bat izatea, behar duten bitartean, haien etxean beharrezko eraberritze-lanak egiteko edo haien beharretara egokituriko etxe berria erosteko.

Etxebizitzak Bilboko Udalak lagatakoak dira.