Mendeko mugikortasuna duten eta ohiko bitartekoak erabili ezin dituzten pertsonentzat da. Berariazko zerbitzu hau emateko, ibilgailu bereziak ditugu, bereziki diseinatuak gurpil-aulkiak, ibilgailuak, ohatilak eta enparauak erabili behar dituzten pertsonak artatzeko.

HONDARTZA DENONTZAT proiektuaren helburua da mugikortasun-desgaitasunak dituzten pertsonek Bizkaiko areatzez eta hondartzez gozatzea. Horretarako, arreta-guneak ezartzen ditugu Bizkaiko hainbat hondartzatan (Plentzia, Ereaga, Lekeitio, Gorliz, Mundaka), eta behar bezala prestaturiko begiraleek zenbait euskarri tekniko jartzen dituzte erabiltzaileen eskura, bereziki diseinatuak areatzetan eta uretan erabiltzeko. Begiraleek erakutsi ere egiten diete erabiltzaileei tresna horiek erabiltzen eta, behar izanez gero, laguntza ematen diete.

CIALek lan-arloan orientazioa eskaintzeko eta autoenpleguan laguntzeko ekintzak garatzen ditu, betiere desgaitasuna duten pertsonen lan-aukerak hobetzeari begira. Egun, LANBIDEren zentro laguntzailea da, eta zerbitzuak Deustun duen lokalean ematen ditu…